Zeure burua
galtzeko leku bat
Ireki begiak
Hemen esnatzeak begiratzeko modua aldatzen dizu. Ikusten duzunarengatik nahiz sentitzen duzunarengatik. Diseinua, argia eta paisaia eskutik helduta datoz ostatu hartzeko modu desberdin bat eskainiz: intimoagoa, inspiratzaileagoa, ahazten zailagoa. Ezagutzeko dagoen edertasunez, historiaz, kulturaz eta naturaz betetako ingurune baterako ateak irekitzen dizkizugu. Intentsitatez bizitzera, betiko gogoratzera, benetan sentitzera gonbidatzen zaitugu. Zatoz, ezagutu, gozatu eta begiratu bizitzari beste begi batzuekin: Los Ojos del Alai.
Ingurunea Bastida
Mahastiz eta bideez inguratutako herri bat, bertatik bertara begiratzeko eta urrunago iristeko.
Toloño mendilerroaren eta Ebro ibaiaren artean, Arabako Errioxaren bihotz-bihotzean, Bastidak begiratzeko modu propioari eusten dio. Harriak markatzen ditu bertako kaleak, elizak, jauregiak eta arkuak. Lur azpian, upategiek eta kaladoek ardoari lotutako historia sakonena gordetzen dute; herriaren inguruan zabaltzen den historia, non oraindik haitzean induskatutako antzinako dolareak ikus daitezkeen.
Apur bat haratago, begirada ireki egiten da Bastida inguratzen duten bide, mahasti eta parajeetara. Urrunegi joan gabe, Sierra Cantabria mendilerro maiestatetsua, ardoari estuki lotutako inguruko herriak eta natura lasai nahiz irekia agertzen dira, denbora gutxian Errioxako, Euskal Herriko edo Nafarroako txokorik ederrenetara iristea ahalbidetuz.
Distantziak:
- Haro · 10 min
- Logroño · 35 min
- Gasteiz · 30 min
- Bilbo · 1 h
- Iruñea · 1 h 15 min
- Donostia · 1 h 30 min